Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.165 suscriptores

Blog

TXINDOKIKO KRESTA

  |   Blog, Escalada   |   No comment
 Oraingo honetan Txindokiko gailur-lerroa egin genuen Aroa, Jokin eta hirurok. Oso gustora ibili ginen laino eta harkaitz artean. Jendez gainezka zegoen parkina heldu ginenean: mendizaleak, korrikalariak, turistak eta eskalatzaile batzuk baita ere. Motxila eta bokata hartu ondoren goruntz abiatu ginen. Bigarren langa gurutzatu eta gero, gora zihoan erromeria guztia albo batean utzi eta zelai eta behien artean hurbildu ginen gure helbururaino.
Eta hemen hasi zen gure erronka..
Hasierako luzean lehenengo pausoak ematen.

Aroa eta Jokin laino artean gozaaatzen!!

4 metrotako plakatxoa, polita eta zabaltasunez inguratua.

Luzerik zailena 4. gradukoa zen, eta oso irristakorra zegoen, hainbeste eta hainbeste eskalatzaile pasatu izanagatik. Baina oso ongi babestuta dago iltzeekin eta bi paraboltekin.

Aroa irtengune batetik ateratzen, lainoa altxatu eta lehenengo aldiz paraje ederrak ikusi bitartean.
Jaitsieran oraindik lainoartean. Paraje ikaragarri politak.

Egindako ibilbide guztia ikusi ahal izan genuen momentu gutxienetako bat. Ezkerreko lepotik hasita tontorreraino eta gero eskubitik jaitsita.

Azkenengo oparia jaitsiera bukatzera gindoazela. Saizuri bikotea bueltaka zebilen.

 Eta hau da dena, jada bueltatzeko gogoekin eta ea hurrengoan ikuspegi hobeak ditugun!

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.