Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.071 suscriptores

Blog

Eskalada Peña Teleran (Sonia ibilbidea)

  |   Alpinismo, Blog   |   No comment

Pasa den asteartean, Martinek telefonoz deitu zidan eta Telerara joateko gogoz zegoela baieztatu zidan, baldintza onak zeudela esanez motibatu ninduen. Berehala ordenagoilura jo nuen eta informazioa begiratzen hasi nintzen berotuta. Gaueko 22:30etan telefonoa hartu berriz eta… Kaixo Martin! Ze ordutan elkartuko gara? 5:30etan Iruñean? Bale, perfekto!

Bitartean gure lagun Kapirekin ere berba egin genuen (eskerrik asko informazioagatik) eta Alberto F., Mikel Z. eta Roger C.-k 2014an irekitako Sonia ibilbidea gomendatu zigun, berak asteburuan egin zuela eta baldintza ikaragarri onetan zegoela esanez. Sarrera topatzea ez zela gauza errexa esan zigun, beraiek argazkia ikusita nahastu egin zirela aitortuz. Bere erreferentziekin primeran topatu genuen, Senda de los Cuervos ibilbidearen lehenengo resaltea pasa baino lehen eskubitara joateko esan zigun.

Lehenengo zatia primeran zegoen eta bizi-bizi egin genituen metro dezente, ez dakit zenbat zehatz mehatz baina tirada luze bat.

Hemen Martin, behin korredorean sartuta lehenbiziko zatian.

 

 

Hemen tximinia mixto batean, ea nola ateratzen garen hemendik…

 

 

Tximiniatik ateratzen. Gero bazegoen beste 15 bat metrotako tirada polit bat eta enpalmatu egin genuen.

 

Beste elur-malda bat zeharkatu ostean, ondorengo luzea polita izan zen.

 

Luze hau ezagutzen nuen, “Senda de los Cuervos” eko azkenengo luzeekin kointziditzen baitzuen.

 

Atera baino lehen azkenekoa, ederra!

 

Jeitsiera Y korredoretik egin genuen. Bi rapel montatuta eta Y korredoreko pala luzea jeitsita tipi tapa pistatik ibiltzen kotxeraino ailegatu ginen.

Biok nekatuta baina oso gustora bukatu genuen eguna. Irrikitan beste bat egiteko!

 

 

Hemen hiru artista hauek irekitako Sonia ibilbidearen krokisa:

 

Hurrengoa nahi duzunean, Martin!

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.