Cienfuensen eskalada. Licantropunk eta Neska polita
Aurreko asteburuan Martxel, Martin eta hirurok elkartu ginen mendian txangoa egiteko. Elurretara joateko asmoa genuen baina mometuz elur gutxi… hortaz arrokan eskalatzea erabaki genuen. Lekua Cienfuens eta bideak Licantropunk eta Neska polita. Azkeneko bide honekin polemika dagoela ikusi dugu baina tira, guk krokis hori eraman genuen. Bertan ikusi genituen paraboltak txaparik gabe eta esparragoak sartuta.
Lehenbiziko bidea zoragarria, oso ongi babesten zen eta parabolt batzuk ere bazituen. Oso gustora geratu ginen bide honekin. Fisuraren bat eta batez ere plaka zoragarriak zeharkatzen ditu.
Bigarren bidea ere oso ona. Lehenbiziko luzea zaila eta exigentea, hirugarrena oso ongi babesten zen eta laugarrenak derrigorrezko pauso gogorra zuen. Oso zapore onarekin atera ginen, hori bai, eskerrak luze gogorrenak lagunek ireki zituztela bestela…
Primerako asteburua lagun artean.
Honaino larunbatekoa.
Hona hemen erabilitako krokisak:
Plazer bat parea, seguro hemendik gutxi barru beste txango bat egiten dugula.
Eskerrik asko!!
Sorry, the comment form is closed at this time.