Eski estreinaldia!!
Denboraldiko estreinaldia egin genuen atzo Astunen. Azkeneko elurtea aprobetxatuta hara abiatu ginen Urko, Txema, Izaskun eta Laurok. Goiz erdian gure laguna den Kapi bizkaitarrarekin topatu eta elkarrekin egin genuen txangoa.
Kanalak eta elur pilaketak bilatu behar izen genituen zerbait eskiatzeko, aizeak gogor jo baitzuen aurreko egunetan. Kontukin ibili ginen plaka pare bat autsita ikusi ondoren, pilaketak leku batzuetan tamaina handikoak baitziren. Lehenbiziko egunean sentsazioak onak bilatzea zen erronka eta, kostata baina giro batzuk gozatu genituen.
Txema, Izaskun, Xabi eta Kapi atzean.
Hortxe Urko ibilbidea aztertzen.
Hementxe Kapikin. Egurre eskiari!! atzean Urko te beroa edaten.
Trangowoman.
Sentsazioak bilatzen!!!
Txemouski telemarker
Sorry, the comment form is closed at this time.