Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.255 suscriptores

Blog

Mendi eski ikastaroa Abenduak 18

  |   Blog, Esquí   |   No comment

Zoragarria benetan asteburu honetan egindako mendi eski ikastaroa. Partaideak Arantxa, Sonia, Jon eta Jon izan dira, eta Tenako bailaran burutu dugu ikastaro hau. Larunbaterako iragarpenak ez zigun animo askorik ematen, baina gure susmoen kontra egunak oskarbi argitu zuen eta ederki aprobetxatu ahal izan genuen botatako elur berria.

 

Hotzaz aparte, haizetsua ematen zuten eguna, eta elur dezente topatzeko eta haizetik babestuta egoteko Formigaleko pistetatik joatea erabaki genuen. Ez da gehien gustatzen zaiguna baina tira, pistetatik hasi eta ahal bezain pronto jende mordoaz eskapo egin genuen, pistetatik gertu baina aldi berean bailarak ematen zigun aukera lasaiaz gozatuz.

 

Ezer baino lehen, material espezifikoaren ezagupena egin genuen. Ondoren, larunbatean, mendian aurrerapausoak emateko teknikak ikasi genituen, elurraz modu seguru eta eroso batetan disfrutatzeko. Halaber, taldean mugitzeko modu aproposa ere landu genuen. Geroxeago, kranpoiak eta pioletak erabiltzeko teknika ezberdinak ikusi genituen. Eguerdi aldera, eguraldia pixkat zakartu egin zen eta jeitsierako teknika landu ondoren aterpera abiatu ginen. Han, irteera bat arriskuak sahiestuz nola prestatu ikasi genuen, eta, geroxeago, nibologiaren inguruan azalpen batzuk eman genituen, bideo batzuen laguntzarekin.

 

Igandean irteeratxo bat egin genuen Portalet inguruan. Dozenaka lagun topatu genituen, frantses asko, erraketekin  batzuk, ezagunak baita ere… Argi dago lekua nahiko aproposa dela lehenbiziko txangoak egiteko; baina tira, ezin dugu ardiek bezala egin, beste batzuen aztarna jarraitu arriskurik izango ez balu bezala: hasieran jarraitu genuen aztarna (eta geroxeago utzi genuena) elurjausi txiki batetik pasatzen zela ikusi genuen.

 

Asteburu osoan zehar Arvan protokoloak eta bilaketak ere egin genituen, ikastaroa osatuz.

 

Hemen uzten dizkizuet argazki batzuk:

Eskerrik asko eta beste bat arte!!

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.