Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.062 suscriptores

GAILUR-LERROAK

Gure lurraldeko gailur-lerroetan ibiltzeko aukera bikaina daukagu, eta ezin alde batera utzi mendiko modalitate hau. Mendian bizi ditzakegun esperientzia politenen eta berezienen artean daude gailur-lerroetan topatzen ditugun ikuspegiak, gainditzen ditugun pasabideak eta hau guztia inguratzen duen giroa. Arlo honetan aditu diren gidarien eskutik bizipen eder bat bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Esperientziak ez dizue kale eginen! Hauexek dira guiask2k proposatutako gailur-lerroak. Zuk beste proposamen bat izan ez gero esaiguzu!!

Tokiak

Euskal Herrian: Txindoki, Palomares…

Pirinioetan: Murciélagos, Costerillou, Diablo gailur-lerroak, Salenques-Tempestades, Besiberri…

 

Beharrezko materiala

Arropa erosoa, krema babesgarria, ezpainetako babesgarria, 30-40 litroko motxila, mendian mokadua egiteko janaria, mendiko botak, 60 metroko soka, katu-oinak, arnesa, kaskoa, 4 HMS mosketoi, 5 zinta espres, 2 uztai dinema josiak 1’20 zentimetrokoak, aseguragailua. Materialik ez baduzu, guiask2-k eskuratu ahal izanen dizu.

 

Bete beharreko baldintzak

Esperientzia pixka bat izatea mendian, gogoak eta ilusioa. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.

 

Prezioak barne hartzen du

Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, espresak, zintak, fisureroak, friendak, …).        

 

Ratioa:  gida 1/ 2 bezero

Tokia:  Euskal Herria eta Pirinioak

Datak: Urte osoan

Iraupena: egun bat edo bi

Prezioa: 120 eurotik aurrera. (BEZa barne)