Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.065 suscriptores

HIRUMILAKOAK

Pirinioetako hiru milakoen igoera

 

Pirinioetako mendilerroa mendebaldean Bizkaiko golkokoan hasi eta 415 kilometroren buruan ekialdean Cap de Creusen bukatzen da; Ozeano Atlantikotik Mediterraniar Itsasora doa, beraz. Mendilerro honen morfologia leunagoa da bi aldeetan, eta malkarragoa erdialdean; hala, kotarik altuena Aneto mendian du (3.404m). Osotara hiru mila metrotik gorako 215 tontorrek osatzen dute Pirinioetako mendilerroa, Portaleten hasita Pirinio katalaneko Aigüestortes zonalderaino doazenak.

 

Badira, noski, hainbat tontor 3.000 metrotara ailegatzen ez direnak baina berdin-berdin deitzen dutenak gure atentzioa, eta haietara igotzeko gogo eta motibaziorik ere ez zaigu falta, dela oinez, eskalatzen edo eskiatzen, besterik gabe lagunekin hango lasaitasunaz gozatzeko.

Mendilerro ikaragarri honek hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dizkigu; guk batzuk nabarmenduko ditugu: Orhi, Auñamendi, Aspe, Midi d’Ossau, Balaitus, Picos del Infierno, Vinhamala edo Vignemale, Marboré, Mont Perdito edo Monte Perdido, La Munia, Posets edo Tuca Llardana, Perdiguero, Aneto, Maladeta, Besiberri, Pica d’Estats, Carlit, Canigó…

 

Bete beharreko baldintzak

 Pirinioetan ibiltzera ohituta egotea. Oro har, 3.000  metrotik gorako mendiek prestaketa fisiko eta psikologiko zorrotza eskatzen dute. Gainera, altuera hauetan oxigeno faltak eragina izan dezake ohituta ez bagaude.

 Datak: Apiriletik urrira

Prezioa: 150 eurotik hasita. (BEZa barne)

tresmiles