Carrito
Próximas Salidas

No hay próximos eventos actualmente.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Únete a otros 1.060 suscriptores

ESKI IRTEERA GIDATUA (Panticosa-Tebarray-Sallent) - Guias K2
7306
post-template-default,single,single-post,postid-7306,single-format-standard,tribe-no-js,tribe-bar-is-disabled,ajax_updown_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-3.2,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

Blog

ESKI IRTEERA GIDATUA (Panticosa-Tebarray-Sallent)

  |   Blog, Esquí   |   No comment

Pasa den asteburuan Joseba, Elis, Julen eta Carlosekin Tena bailaran barrena eskiekin irteera gidatua egin genuen. Eguraldi ona iragarrita zegoen. Bero handia ematen zuten, hortaz, arriskuak ekiditeko eguerdialdean etxeko lanak eginak izan behar genituen.

 

Helburu asko eta aukera handiak genituen. Larunbateko lehenbiziko helmuga Bachimañako aterpea izan zen. Hemen pisua utzi, eta gero Bramatueroko lakuetatik goruntz joan ginen, gu bakar bakarrik, Pico Serrato eta Xuansen artean dagoen leporaino. Ordu bata inguru zen, eta egun horretan handik zebilen jendea ordurako jaisten hasia zen. Bataneseko tontorra egitea erabaki genuen, eta behin tontorrean pintxo eder bat jan genuen, giro bikainaz gozatuz. Jeitsiera mundiala eta nahiko zuzena Bachimañako aterperaino. Arratsaldea patxadaz pasa genuen, hurrengo eguneko plana egiten.

 

Igandean gauez irten ginen aterpetik, anbizio handiko plan bati hasiera emateko. Ibones Azulesetik gora joan ginen Infiernoseko leporaino. Tebarraiko lakua gurutzatu eta gailurrera igo. Hegoaldeko jeitsieran elur krema harrapatu genuen. Pondielloseko barrankora jeitsi elurjauzi handiak zeharkatuz. Behin La sarten edo Albaseko lakuan, hegoaldera jo 200 bat metro gora eta Torozueloko bailaratik behera jeitsiera bikaina egin genuen. Basotik atera ondoren ordu erdi batez porteatu behar izan genuen Sallenteko herriraino. Bazkaldu eta taxi batean Balneariora bueltatu, zirkularra osatuz.

 

Elur baldintzetara moldatzea batzuetan ez da erraza izaten. Askotan planak aldatu edo moldatu egin behar dira, baina beti egin daiteke zerbait, disfrutatzeko eta modu seguru batean. Batzuetan, taldea edo partaideak indartsu ibiltzen direnean, horrelako txango zoragarriak egin daitezke.

 

Itzela!!!

Oraindik udaberria dago eskiatzeko!! anima zaitezte!!

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.