Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.005 other subscribers

ALPINISMOA - Guias K2
36
page-template-default,page,page-id-36,page-child,parent-pageid-28,tribe-no-js,tribe-bar-is-disabled,ajax_updown_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-3.2,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

ALPINISMOA

Pirinioek aukera handiak eskaintzen dizkigute ipar-aurpegiak, kanalak eta ur-jauzi izoztuak egiteko. Ansabere alderditik hasita Canigoraino, ibilbide aukera kontaezina da, bai zailtasunaren aldetik eta baita luzeraren aldetik ere. Badago, beraz, non hautatu. Hauetako ibilbideren bat egiteko gogoz bazaude eta segurtasunez eginen duzun ziur ez bazaude, Guiask2-k eramanen zaitu bere gidari tituludun eta esperientziadunen eskutik. Ibilbide aukeraketa bat eskaintzen dizugu, baina, zuk beste aukera bat baldin baduzu, komentatu gurekin!

Partacuako mendilerroa/Telera: Gran Diagonal, Maribel kanala

Midi D´Ossau: Pombie Souzon

Taillon: Iparraldea, mendebaldea

Anayet: Iparraldea

Viñamala: Gaube kanala

Mont Perdito: Iparraldea

Posets: Jean Arlaud kanala

Aneto: Estasen kanala

Els Encantats: Ipar-mendebaldeko kanala

 

Beharrezko materiala

 30-40 litroko motxila, goi-mendiko botak eta horietarako kranpoi egokiak, piolet klasikoa, kaskoa, 3 HMS mosketoi, 2 zinta-uztai 120mm-koak, kordinoak, arnesa, 8,5mm-tako soka, polainak, neguko ekintzarako arropa egokia, eskularruak, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, egun bakoitzerako janari eta ura.

 

Bete beharreko baldintzak

 Ez da beharrezkoa esperientzia izatea. Hala ere, gomendagarria da mendian ibiltzeko ohitura izatea. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.

 

Ikastaroak barne hartzen du

 Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (mosketoiak, espresak, zintak…).

 

Ratioa:  gidari 1/ 2 pertsonako

Tokia:  Pirinioak, Alpeak

Datak: Azaroa – apirila

Iraupena: Egun bat edo bi

Prezioa: pertsonako 160 eurotik hasita. (BEZa barne)

alpinismo1