Xendazaletasuna edo trekking-a gure mendien txokoetan barrena modu lasai, ludiko eta hezigarrian abiatu nahi duen ororentzako egokia da. Gure lurraldean hainbat aukera dauzkagu bisitariak gidari esperientziadunen eskutik goza ditzakeenak.
Ezin konta ahala aukera topatu ditzakegu. Guk hemen erakargarrienetarikoak iruditzen zaizkigunak jarriko ditugu, bai Nafarroa aldekoak, Pirinioetakoak oro har, Alpeetakoak, Tatra mendietakoak (Polonia eta Eslovakia artean) nahiz Marokokoak:
- Aralarko mendilerroan, Urbasan eta Andian zehar mendi-ibilaldiak.
- Iratiko basoan trekking-a hainbat etapatan.
- Mendebaldeko Pirinioetako zeharkaldi zirkularrak.
- Mont Blanc-eko tourra.
- Marokoko lau milakoak.
- Tatra mendiak
- Beste edozein ibilaldi nahieran…
Datak: Apiriletik urrira.
Beharrezko materiala:
- Mendiko bota iragazgaitzak
- Oinetako eroso eta arinak gauez aldatzeko (aukerakoa)
- Arropa erosoa
- Hotzetik babesteko arropa
- Euritako jaka
- Krema babesgarria, eguzkitako betaurrekoak, txapela
- Norberaren garbiketarakoak
- Tapoiak
- Kopetargia eta maindire-zakua
- Bastoi teleskopikoak (oso gomendagarria)
- Norberaren materiala eramateko motxila
- Janaria eta ura (hautatutako aukeraren araberakoa, kontsulta egin)
- Dokumentazioa eta federatu-txartela
- Gogoratu: botikarik hartzen duenak berarekin eraman behar du, eta jardueraren hasieran gidariari komunikatu behar dio.
Prezioa: kontsulta egin
