Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.255 other subscribers

KIROL ESKALADA: 1. MAILA

Eskalada hasiera batean igoezinak diruditen paretetan gora igotzean datzan kirol-jarduera bat da. Igoera hauetarako indar fisikoa, indar mentala eta arroka mota bakoitzerako teknika egokiak erabiliko dira. Eskaladarekin lortzen dugun gogobetetze-maila ikaragarria da, eta, era berean, bakoitzaren muga fisiko eta mentalak aurkitzera garamatza. Etxauriko Haitzetan eta Pirinioetan jarduera berezi eta hunkigarri honetaz gozatzeko aukera paregabea daukagu.

 

Helburuak

Lehenbizikoz edo bigarrengoz luze bateko bide ekipatuak modu autonomo eta seguruan eskalatzea.
Edukiak

Materiala, haitz motak, oinarrizko korapiloak, ainguraketa motak, aseguratze motak, eskalatzeko teknika eta gorputz-mugimenduak.
Beharrezko materiala
Arropa erosoa, krema babesgarria, motxila, mendian mokadua egiteko janaria eta ura.

Bete beharreko baldintzak
Ez da beharrezakoa aurretik eskalatzen aritu izana. Tarteko mailako forma fisikoa. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.

Ikastaroak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, ikastaroko dosierra, taldearentzako material teknikoa (sokak, espresak, mosketoiak, zintak, arnesak, kaskoak…).

 

Preziotik kanpo

 Garraioa jardueraren tokiraino. Aurreko atalean sartzen ez den guztia.

 

Ratioa:  gida 1/ 6 ikasle

Tokia:  Nafarroa eta Pirinioak

Datak: Urte osoan

Iraupena: 2 – 3  egun artean

Prezioa: 140 euro pertsonako. (BEZa barne)

Curso Escalada deportiva 1