Behin kirol-eskaladaren oinarrizko ezagutzak (bai teknikoak eta baita segurtasunari dagozkionak) barneratuta, eskalatzaile baten aurrerapenetan pausu logikoa da hainbat luzetako bide ekipatuetan eskalatzea.
Ikastaro honetan teknika eta maniobra konplexuagoak ikasiko dira, ekipatutako pareta bertikal handietako igoera eta jaitsierak modu seguru eta autonomoan egin ahal izateko.
Helburuak
Lehenbizikoz edo bigarrengoz hainbat luzetako bide ekipatuetan gora eta behera egitea autonomiaz eta segurtasunez.
Edukiak
Materiala, korapiloak, ainguraketa motak, erorketaren alderdiak, aseguratze motak, bilerak, rappela, soka bikoitzaren hastapenak, erreseinak…
Beharrezko materiala
Arropa erosoa, krema babesgarria, motxila, mendian mokadua egiteko janaria eta ura.
Bete beharreko baldintzak
Forma fisiko ona. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.
Ikastaroak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, ikastaroko dosierra, taldearentzako material teknikoa (sokak, espresak, mosketoiak, zintak…).
Preziotik kanpo
Garraioa jardueraren tokiraino, material pertsonala (eskura jarri dezakegu). Aurreko atalean sartzen ez den guztia.
Ratioa: gida 1/ 4 ikasle
Tokia: Nafarroa eta Pirinioak
Datak: Urte osoan
Iraupena: 2 – 3 egun artean
Prezioa: 150 euro pertsonako. (BEZa barne)
