Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.257 other subscribers

ALPINISMO IKASTAROA: HASTAPENAK

Ikastaro honek neguan goza daitekeen mendiaren mundu liluragarrirako sarrera emanen dizu. Ingurunea, erabiltzen den materiala eta igoerarako nahiz segurtasunerako oinarrizko teknikak ezagutuko ditugu. Goi mendiko neguko igoerak egiteko beharrezko ezagutzak lortuko dituzu. Hala, mendiko irteera bat prestatzerakoan atzera egitera behartzen gaituzten zailtasun txiki horiek gainditzeko gai izanen zara.

 

Helburuak

Erabiltzen den materiala ezagutzea eta neguko ekintza errazak/nahiko errazak segurtasunez eta autonomiaz egitea.

 

Edukiak

Irteeren planifikazioa, igoera kranpoi eta pioletarekin, autogeldiketak, korapiloak, nibologia, soka-taldea, rapela, ainguraketa elurretan.

 

Beharrezko materiala        

30-40 litroko motxila, goi-mendiko botak eta horietarako kranpoi egokiak, piolet klasikoa, kaskoa, 3 HMS mosketoi, arnesa, polainak, neguko ekintzarako arropa egokia, eskularruak, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, egun bakoitzerako janari eta ura.

 

Bete beharreko baldintzak 

Ez da beharrezkoa esperientzia izatea. Hala ere, gomendagarria da mendian ibiltzeko ohitura izatea. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.

 

Ikastaroak barne hartzen du       

Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, espresak, zintak…).

 

Ratioa:  gida 1/ 6 ikasle

Tokia:  Nafarroa eta Pirinioak

Datak: Azaroa – apirila

Iraupena: 2 egun

Prezioa: 140 euro pertsonako. (BEZa barne)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA