Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.257 other subscribers

ALPINISMO IKASTAROA – HOBEKUNTZA

Ikastaro hau pentsatuta dago neguko mendi igoeretan eta material teknikoaren erabilpenean oinarrizko ezagutzak izanik pausu bat gehiago eman eta izotz-eskaladan, eskalada mistoan nahiz zailtasun jakin bateko kanaletan barna abiatu nahi dutenentzat. Gomendagarria da, halaber, aurretik neguko mendi-irteeretan ibili izana.

Helburuak

Beharrezko material teknikoa ezagutu eta egoki erabiltzea, eta neguko ekintza zertxobait zailak/zailak segurtasunez eta autonomiaz egitea.

 

Edukiak

Igoerarako eta autogeldiketarako oinarrizko tekniken errepasoa. Korapilo konplexuak, enkordatzeak, luzeak, mugimendu-teknika, bilerak arrokan, elurretan nahiz izotzetan, soka bikoitzaren erabilera, lehenbiziko urratsak izotz-eskaladan.

 

Beharrezko materiala

30-40 litroko motxila, goi-mendiko botak eta horietarako kranpoi egokiak, piolet klasikoa, kaskoa, 5 HMS mosketoi, 2 zinta-uztai 120mm-koak, 3 espres luzagarri, kordinoak, arnesa, 8,5mm-tako soka, polainak, neguko ekintzarako arropa egokia, eskularruak, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, egun bakoitzerako janari eta ura.

 

Bete beharreko baldintzak

Aurretiko esperientzia izatea edo hastapen-ikastaro bat egina izatea. Neguko mendi ingurunean hainbat ordu igarotzera ohitua egotea. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.

 

Ikastaroak barne hartzen du

Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, espresak, zintak, fisureroak, friendak, izotzeko torlojuak…).

 

Ratioa:  gida 1/ 4 ikasle

Tokia:  Nafarroa eta Pirinioak

Datak: Azaroa – apirila

Iraupena: 2 – 3 egun

Prezioa: 150 euro pertsonako. (BEZa barne)

alpinismo perfeccionamiento