Ikastaro honetan arroila-jaitsieraren oinarrizko ezagutza teknikoak bereganatuko ditu ikasleak, haietan barrena segurtasunez eta modu autonomoan ibili ahal izateko. Kirol-jarduera hau ingurune berezi batean egiten da, arroiletan. Arroilak urak sortutako arrakalak dira. Tamaina eta forma sinesgaitzak izan ditzakete, eta hauez gozatzeko beharrezkoa da ingurunea ezagutzea, baita soken erabilerarako teknika ezberdinak ere. Egoera ezberdinei eta oztopoei arazorik gabe aurre egiteko laguntza behar baduzu, hauxe duzu ikastaro egokia.
Helburuak
Erabiltzen den materiala ezagutzea eta III. graduko zailtasuna duten arroila-jaitsierak modu seguruan eta autonomoan egitea.
Edukiak
Material espezifikoaren ezagutza eta erabilpena: ainguraketak eta hornidura, korapiloak, autoerreskaterako maniobrak. Hainbat arroila-jaitsiera.
Beharrezko materiala
Arroiletarako neoprenoa, arroiletarako arnesa, txapinak, ainguraketarako mosketoiak, kaskoa, oinetako egokia, zortzia, arroiletarako motxila, bidoi iragazgaitza, segurtasunerako 4-6 HMS mosketoi, labana, hainbat kordino, maillona.
Bete beharreko baldintzak
Igerian jakitea. Adin nagusikoa izatea edo, ez izatekotan, dagokion baimena izatea.
Prezioak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, kordinoak…)
Ratioa: gidari 1 / 4 ikasle
Tokia: Nafarroa, Pirinioak, Guara
Datak: Apiriletik irailera.
Iraupena: 3 egun
Prezioa: 175 euro pertsonako. (BEZa barne)
