Ikastaro hau izotz-eskaladan hasi nahi dutenentzako pentsatua da. Udan Pirinioetako uharretan behera doazen ur-jauziak neguan izoztu egiten dira, gure eskalatzeko grinari aukera paregabea eskainiz. Izotz-eskaladan neguan izan ohi ditugun sentipenak oso bereziak dira, edozein eskalatzaile edo mendizaleri gomendatzeko modukoak.
Helburua
Igoerarako eta aurrera egiteko teknikak eta erabiltzen diren materialak ezagutzea. Ingurune honetako balizko arriskuak ebaluatzen ikastea.
Edukiak
Materiala, igoera-teknikak, gorputz-mugimenduen teknika, kranpoien erabilerarako teknika frantsesa, segurtasuna eta ainguraketa, izotzeko finkatzeak, Avalakovak, rappela…
Beharrezko materiala
30-40 litroko motxila, euritako galtza eta jaka, neguko arropa, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, 2 pare eskularru, kaskoa, arnesa, ainguraketa-soka, goi-mendiko botak, kranpoiak, 2 piolet tekniko, zintak, kordinoak, 4 torloju, soka bikoitza, 4 HMS mosketoi, egun bakoitzerako janari eta ura.
Bete beharreko baldintzak
Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea, baina bai neguko mendi ingurunean hainbat ordu igarotzera ohitua egotea. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.
Prezioak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, espresak, zintak, fisureroak, friendak, izotzeko torlojuak…).
Ratioa: gida 1/ 4 ikasle
Tokia: Nafarroa eta Pirinioak
Datak: Abendua – apirila
Iraupena: 2/4 egun
Prezioa: pertsonako 150 eurotik hasita. (BEZa barne)
