Ikastaro hau aurretik ezagutzak dituztenentzako egina dago, luze anitzeko neguko eskalada bideei aurre egiten ikasiko baita. Izotzezko gainazaletan nahi gainazal mistoetan modu seguruan aurrera egiten ikasiko dugu, eta baita zailtasun teknikoko neguko eskaladak planifikatzen ere.
Helburua
Gorputz-mugimenduen teknika hobetu, segurtasunari eta materialari dagozkien kontzeptuak zehaztu eta edozein tamainako izotzezko bideak eskalatu.
Edukiak
Igoera luzez luze, finkatzeak izotzetan eta arrokan, bilerak, mendiko arrisku objektiboak, bide batetik jaistea.
Beharrezko materiala
30-40 litroko motxila, euritako galtza eta jaka, neguko arropa, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, 2 pare eskularru, kaskoa, arnesa, ainguraketa-soka, goi-mendiko botak, kranpoiak, 2 piolet tekniko, zintak, kordinoak, 4 torloju, soka bikoitza, 4 HMS mosketoi segurtasunezkoak, egun bakoitzerako janari eta ura.
Bete beharreko baldintzak
Esperientzia izatea edo “Izotz-eskalada I” ikastaroa egina izatea. Sasoian egotea.
Prezioak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, mosketoiak, espresak, zintak, fisureroak, friendak, izotzeko torlojuak…).
Ratioa: gida 1/ 2 ikasle
Tokia: Nafarroa eta Pirinioak
Datak: Abendua – apirila
Iraupena: 2/4 egun
Prezioa: 250 euro pertsonako
