Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.255 other subscribers

PIRAGUA KANPALDIA PIRINIOETAN

 

Anima zaitez esperientzia zoragarri honetaz gozatzera. Pirinioetako hainbat erreka ezagutuko ditugu, eta haietan barrena nabigatuko dugu, arraunketa- eta segurtasun-teknikak ikasi bitartean. Guztia giro ederrean, beste piraguista batzuekin bizipenak trukatuz.

 

Helburuak:

Pirinioetako hainbat erreketan nabigatzea teknika eta segurtasun nozio aurreratuak ikasiz.

 

Edukiak: 

Arraunketa- eta segurtasun- teknikak, ur-lasterretako eskimotajea finkatu, hainbat erreka ezagutu eta bizipenak elkartrukatu.

 

Beharrezko materiala:

Bainujantzia, eskuoihala, bustitzeko oinetakoak.

 

Bete beharreko baldintzak:

Igerian jakitea. 3. gradua sendotuta izatea.

 

Jarduerak barne hartzen du:

Piragua, pala, beharrezko material pertsonala, aseguruak eta gidari laguntzailea.

 

Tokia:

Ur emariaren arabera: Ezka, Zaraitzu, Veral, Ara, Ésera.

 

Datak: Martxotik ekainera.

Iraupena: 5 egun.

Prezioa: 380€. (BEZa barne)

ventana cursillo camp pirineos