Ikastaro hau mendiko eskiaren munduan barneratu nahi duen edonorentzat da, baita pistetako zalapartatik urrun mendiak ematen digun ongizateaz gozatu nahi duenentzat ere. Mendian zehar eskiekin ibiltzeko igoera eta jaitsiera teknikak ikasiko dira. Arriskuak minimizatzen ere ikasiko dugu, eta, batez ere, gure tablen gainean sekula ez bezala gozatuko dugu.
Helburuak
Mendiko eskiko ibilaldi errazak planifikatu eta burutzea segurtasunez. Ingurunea ezagutu eta arriskuak kudeatzea.
Edukiak
Ekipoa, jantziak eta materiala. Biraketen zuzenketa eta teknifikazioa pistetan. Igoera-teknikak foka-larruekin, jaitsiera teknikak pistetan eta pistatik kanpo, nibologia eta elur-jauzien ezagutzak, ibilbideen planifikazioa, mendiko eskiko berezko arriskuak.
Beharrezko materiala
Kaskoa, arnesa, pioleta, kranpoiak, 35 litroko motxila, egun bakoitzerako jana eta edana, krema babesgarria, Arva, pala eta zunda, euritako txaketa, euritako galtzak, berokia, 2 eskularru pare, txanoa, eguzkitako eta bisutserako betaurrekoak.
Bete beharreko baldintzak
Ez da beharrezkoa aurretik mendiko eskian aritu izana, baina komeni da eski alpinoan orduak egin izana. Tarteko mailako forma fisikoa. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.
Ikastaroak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua.
Preziotik kanpo
Garraioa jardueraren tokiraino, material pertsonala (eskura jarri dezakegu). Aurreko atalean sartzen ez den guztia.
Ratioa: gida bat sei ikasleko
Tokia: Nafarroa eta Pirinioak
Datak: Abendua – apirila
Iraupena: 2/3 egun
Prezioa: pertsonako 110 eurotik hasita
