Eskia Pirineo Frantsesan, Ref. Larri, Ayous
Naiz eta elur gutxi egon eta arrokako sasoia luzatu nahi, lagunekin txangoa egiteko ideia beti erakargarria da oso, horregatik habiatu ginen Asier, Joseba eta hirurok eskiatzera egun batzuk pirineotara. Kasu honetan Larri aterpe librea izan zen gure kanpamentua. Hemen egon ginen egun pare bat eta eskiatu genituen ahal izan genituen malda guztiak, batez ere iparraldekoak, hemen baitzegoen elurrik hoberena.

Bailara igotzerakoan, atzekaldean Péne d´Udapeteko pareta ikusten zen

Jeitsiera bat egin aurretik…

Asier hautsakin gozatzen!!

Joseba bere telemarkekin gozatzen eta poz pozik..

Ayous eko lepoan eta Midi atzean lainopean

Bakarrik txanoa falta zaio…autentiko!!

Eta lagunek argazki makina eramaten ez dutenez argazki gehiago ez daude… Hurrengo baterako agian!!
Sorry, the comment form is closed at this time.