Goizeko txangoa Kartxelako tubora
Elurra egonkorra, aizerik ez eta motibazioa pilatuta… Izaskun, bihar Kartxelara joango gara goizean goiz? bai noski, 6:30etan? Uff, ados… esnatu orduko aukera ezberdinak nere buruan bueltaka: tuboa, eskubiko pala, biak… 10etan lanean hasiko gara, hortaz hiru ordu ditugu nahi dugun aukera aurrera eramateko.
Azkenean La Keleta eta La Kartxelaren arteko erdiko tuboa igo eta jeitsi dugu. Elurra gogorra zegoen baina jeitsiera bikaina izan da, eguna pozik hasteko modukoa!! kotxera bueltatzeko gure aspaldiko ezaguna den Lakora erdialdera igo gara azkeneko giroak egin ahal izateko. Gustora!!

Egunsentia txoratzekoa

Keleta eta Kartxela artean jeitsitako tuboa, ezkerretan

Pasaden sutean erretako aztarnak ikusi genituen.

Nafarrroako Pirinioak egunsentian!! yiiiihaaa!!!

Erronkariko bailara Belaguatik
Bihar beste bat??
Sorry, the comment form is closed at this time.