Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.252 other subscribers

ARROILAK: I. MAILA

Maila honetako arroilak aproposak dira arroila-jaitsieran hasi nahi dutenentzat. Bikotean, familian, lagunekin, umeekin… errekan behera jaitsiko gara zailtasun handiegirik gabe. Rappel motzak, jauziak eta txirristak topatuko ditugu eta, honela, kirol-jardueraz gozatuko dugu ingurune natural ezezagunean.

Guiask2-n topatuko duzu jarduera honetaz gozatzeko behar duzun ezagutza eta ilusio guztia. Zuretzako bizipen ahaztezina bihur dadin ahaleginduko gara. Animatu!

 

BEHARREZKO MATERIALA

Errekan sartzeko oinetakoak, bainujantzia, eskuoihal txiki bat eta kamiseta termikoa (aukerakoa).

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Adin txikikoa bazara dagokizun baimena izan behar duzu.

 

PREZIOAK BARNE HARTZEN DU

Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (neoprenoak, kaskoak, arnesak, sokak, mosketoiak…), argazki-erreportajea eta guiask2 taldearen ilusio eta gogo guztiak.

 

PREZIOTIK KANPO

Garraioa jardueraren tokiraino. Aurreko ataldean sartzen ez den guztia.

 

PREZIOA:

 2-3 pertsona artean: 55€ pertsonako. (BEZa barne)

4  pertsona baino gehiago: 45€ pertsonako. (BEZa barne)

nivel1