Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.256 other subscribers

ELURRETAKO ERRAKETAK

Elurretako erraketekin mendian modu erosoan ibiltzeko aukera izanen duzu neguan ere, bai behe-mendian eta mendi ertainean. Gure lurraldea bikaina da erraketekin ibilaldiak, igoerak eta hainbat egunetako zeharkaldiak egiteko. Zatoz guiask2-k zuretzako prestatuta dauzkan ibilbideetako bat eginez bizipen polit batez gozatzera. Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea; gidariek segurtasunez aurrera egiteko beharrezko tekniken berri emanen dizute, baita paraje natural hauetako bitxikeriak interpretatzeko klabeen berri ere. Ondoren, hainbat luzera eta zailtasunetako ibilbideen hautaketa bat daukazu. Zurea propioa baldin baduzu, esaguzu faltarik gabe!

Aralar

Urbasa eta Andia

Irati

Nafarroako Pirinioak: Orhi, Belagua…

Aragoiko Pirinioak: Zuriza, Ozako oihana, Lizara…

Beharrezko materiala

30-40 litroko motxila, mendiko botak, polainak, negurako arropa egokia, erraketak, bastoiak, eskularruak, txanoa, betaurrekoak, krema babesgarria, egunerako jana eta edana.

 

Bete beharreko baldintzak

Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.

 

Prezioak barne hartzen du

Tituludun teknikoa, istripuetako asegurua, erantzunkizun zibileko asegurua.

 

Ratioa: 1/8

Tokiak: Nafarroa, Pirinioak

Datak: Negua

Iraupena: egun bat edo bi

Prezioak:

Egun erdiko jarduera: 4-8 pertsona artean, 33 euro pertsonako / 8tik gora, 29 euro pertsonako. (BEZa barne)

Egun osoko jarduera: 4-8 pertsona artean, 35 euro pertsonako / 8tik gora, 32 euro pertsonako. (BEZa barne)

Bi eguneko jarduera: 4-8 pertsona artean, 62 euro pertsonako / 8tik gora, 58 euro pertsonako. (BEZa barne)

raketas