Gozatu ezazu ibaian behera raftingeko txalupan jaitsiz. Raftinga ibaia taldean jaisteko modu dibertigarria da. Neoprenoa, kaskoa, txalekoa eta gidari baten laguntzarekin beti ere. Bi ibilbide proposatzen dizkizugu:
Irati ibaia: Zailtasun gutxiko tartea, familiartean egiteko egokia. Ibaian behera eginen dugu bere olatuekin jostatuz, eta bitartean inguruko landaredia eta animalien berri izanen dugu.
Ezka ibaia: Adrenalina gehiago bilatzen dutenentzat. Ezka ibaiak tarte jostagarri asko dauzka, koadrilan gozatzeko bikaina.
Helburuak: Rafting eginez ibaia jaistea.
Edukiak: Arraunketa, segurtasuna.
Beharrezko materiala: Bustitzeko oinetakoak, eskuoihala, bainujantzia.
Bete beharreko baldintzak: Igerian jakitea.
Prezioaren barruan: material guztia eta gidari laguntzailea.
Tokiak: Ezka eta Irati ibaiak.
Datak: Martxotik irailera.
Iraupena: egun erdia.
Prezioa: 45 euro.
