Mendian autobabes bideetan eskalatzea edozein mendizaleren ametsa da. Eskalada klasikoan mendi-ingurune zailetan aurrera egiten da eskalatzeko plazeraz disfrutatuz. Aparteko sentsazio eta gogobetetzea sentitzen ahal dira. Eskalada mota hau edozein mailako eskalatzaileek egin dezakete.
Helburuak
Mendiko bide ekipatu gabeak eskalatzea modu seguru eta autonomoan, V+ zailtasun-gradu arterainokoak. Eskalatzeko gorputz-mugimenduen teknika hobetzea.
Edukiak
Eduki eta material espezifikoak, erorketaren alderdiak, soka-taldeko komunikazioa, bilera ez ekipatuen muntaketa, aseguru mugikorren kokapena, soka bikoitza, rappela, autoaseguratzea, erreseinak, autoerreskate nozioak, eskalada artifizialeko nozioak.
Beharrezko materiala
Arropa erosoa, krema babesgarria, ezpainetako babesgarria, 30-40 litroko motxila, mendian mokadua egiteko janaria, 60 metroko soka, katu-oinak, arnesa, kaskoa, 4 HMS mosketoi, 5 zinta espres, 2 uztai dinema josiak 1’20 zentimetrokoak, aseguragailua. Materialik ez baduzu, guiask2-k eskuratu ahal izanen dizu.
Bete beharreko baldintzak
Vº-ko bide ekipatuak eskalatzeko gai izatea, kirol-eskaladan sokaren luze bat baino gehiagoko bideak eginak izatea, tarteko mailako forma fisikoa. 18 urtetik gorakoa izatea edo dagokion baimena izatea.
Ikastaroak barne hartzen du
Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa (sokak, fisureroak, friendak, iltzeak…).
Ikastaroaren preziotik kanpo
Garraioa jardueraren tokiraino, material pertsonala (eskura jarri dezakegu). Aurreko atalean sartzen ez den guztia.
Ratioa: gida 1/ 4 ikasle
Tokia: Nafarroa eta Pirinioak
Datak: Urte osoan
Iraupena: 2 – 4 egun artean
Prezioa: 150€ pertsonako. (BEZa barne)
