Erosketa Saskia
Próximas Salidas

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Suscríbete al blog por correo electrónico

Introduce tu correo electrónico para suscribirte a este blog y recibir notificaciones de nuevas entradas.

Join 1.251 other subscribers

MENDIKO ESKIA. 2. MAILA

Mendiko eskiko oinarrizko ezagutzak barneratutakoan hurrengo pausua izanen da mendiko eskiko irteera bat egiteko autonomia lortzea: aldez aurreko prestaketak, meteoa eta elurraren baldintzak, taldeari egokitutako ibilbidea, beharrezko gutxieneko materiala… Bitartean jaitsierako teknikaren eta igoerako teknikaren mailak hobetuko ditugu.

 

Helburuak

Mendiko eskiko ibilbide zailak planifikatu eta burutu modu autonomoan eta segurtasunez. Eski-teknika hobetu.

 

Edukiak

Material teknikoa, nibologia eta elur-jauziak, protokoloak, ingurunearen interpretazioa eta arriskuen kudeaketa.

 

Beharrezko materiala

Kaskoa, arnesa, pioleta, kranpoiak, 35 litroko motxila, Arva, pala eta sonda, euritako jaka eta galtzak, neguko arropa, 2 eskularru pare, txanoa, eguzkitako eta bisutserako betaurrekoak, krema babesgarria, egun bakoitzerako janaria eta ura.

 

Bete beharreko baldintzak

Mendiko eskian esperientzia izatea edo hastapen ikastaroa egina izatea.

 


Prezioak barne hartzen du

Tituludun teknikoa, istripu-asegurua, erantzukizun zibilaren asegurua, taldearentzako material teknikoa.

 

Ratioa: gida bat / 4 ikasle

Tokia: Nafarroa eta Pirinioak

Datak: Abendua – apirila

Iraupena: 2-3 egun

Prezioa: irteeraren arabera kontsultatu

OLYMPUS DIGITAL CAMERA